Nor naiz?

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Nire izena Arantza Arruti da, 20 urte baino gehaiago daramatzat gustatzen zaidana egiten, hau da, txikitatik nire pasioa dena egiten. Hezitzailea izatea izan da betidanik nik egin nahi nuena eta, lan asko egin ondoren (eta asko esfortzatu ondoren) gaur egun Deustuko Unibertsitatean jaraitzen dut nire bizibidea garatzen. Alde batetik eskolak ematen ditut, hori bai dela poza (ezin izango nintzateke aurrera joan ikasleekin ez banintz egunero), baina horrez gain nazioarteko programa desberdinak eta programa lokalak kudeatu egin ditut unibertsitatean hasi nintzenetik. Eta gutxi izango balitz, ahal dudanean ikertzen dut. Gaur egun Psikologia eta Hezkuntza Fakultateari ematen diot nire denbora, besteak beste, nazioarteko saila kudeatzen eta ikasleei aukera desberdinak eskeintzen.

Unibertsitateak usten didanean emakume ekintzaileentzako erakunde batzuetan parte hartzen dut, Emakumeekin eta Met Community deitzen direnak, eta orain dela gutxi arte, PWN delako beste batekin. Eta ezin dut ahaztu WOP Fundazioa, hori bai dela aukera ona eman didatena beraiekin parte hartzean.

Orain dela gutxi hasi diot nire buruari barne-ekintzaile bat bezala ikusten. Baina abentura hori (gaur egun nire bigarren pasioa dena) orain dela 6 urte baino gehiago hasi zen, aukera ezin hobe bat eskeini zidatenean: PERTSONA ekintzailea eta bere prestakuntgza sustatzen duten Ingenio y Ekin-It prestakuntza programak koordinatzeko aukera eman zidatenean. Bi programa horiek opari didatena izugarria izan da: ekintzaile ederrak (batzuk gaur egun nire lkagunak direnak eta zelako lagunak) eta benetako partehartzaileak (motibatuta zeudenak eta oso aktiboak) ezagutu ditut; beraiekin momentu ikaragarriak elkarbanatu ditut; beraiekin hunkituta sentitu naiz; guztientzako merezi zuen proiektu bat errealitate bat bihurtzeko lan egin dugu eta zelan! azken finean, elkarrekin aurrera joan gara gure AMETSAK lortu arte edo bidea ondo landu arte.

Blog hau nire proiektu bat da, baina nahi duenarekin elkarbanatu nahi dut. Ekintzaileak diren pertsonentzat da, baina ez bakarrik enpresa bat sortu nahi dutenentzat, benetako ekintzaileentzat ere, hau da, beti aurrera joaten direnentzat, iniziatiba dutenentzat, taldeka lan egiten dutenentzat, pasioa jartzen dutenentzat, bere beldurrak alde batera uzten dutenentzat… azken finean, bizitza jarrera baikor batekin bizi egiten dutenentzat.

Zeuen zain naukazue.

Besarkada bat,

Arantza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude