Aurrera egiteko Ekin

IMG_20150509_192906David Lamiquiz nire lagunari esker, duela aste bat Casilda de Iturrizar Bilboko Andreko Parkean Obra Social “la Caixa” delako Heroi Ezkutuen gainean egindako erakusketa bisitatu nuen. «Heroi ezkutuak. Asmakizun jenialak. Eguneroko objektuak» erakusketa ibiltaria irekita egongo da 2015eko ekainaren 15era arte. Erakusketa horrek milioika aldiz ekoiztu diren eta ezinbestekoak diren objektuetara hurbiltzen gaitu. Baina, zein objektuz hitz egiten ari gara?, nork asmatu zituen?, zein behar asetu zituzten?, zergatik dira gaur egun beharrezkoak?, ekintzaileei esker esistitzen direla esan dezakezu? Horiei buruz zerbait gehiago jakin nahi bazenu, jarraitu irakurtzen.

(gehiago…)