Aurrera egiteko Ekin

IMG_20150509_192906David Lamiquiz nire lagunari esker, duela aste bat Casilda de Iturrizar Bilboko Andreko Parkean Obra Social “la Caixa” delako Heroi Ezkutuen gainean egindako erakusketa bisitatu nuen. «Heroi ezkutuak. Asmakizun jenialak. Eguneroko objektuak» erakusketa ibiltaria irekita egongo da 2015eko ekainaren 15era arte. Erakusketa horrek milioika aldiz ekoiztu diren eta ezinbestekoak diren objektuetara hurbiltzen gaitu. Baina, zein objektuz hitz egiten ari gara?, nork asmatu zituen?, zein behar asetu zituzten?, zergatik dira gaur egun beharrezkoak?, ekintzaileei esker esistitzen direla esan dezakezu? Horiei buruz zerbait gehiago jakin nahi bazenu, jarraitu irakurtzen.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Educaixa.com-ek dioen bezala, eguneroko objektu bat heroi ezkutu batean bihurtzeko “erraz ulertu daitekeen baina asmamen handiko den ideia bati lotutako zerbait izan behar da. Heroi ezkutuak milioka aldiz ekoiztu diren objektuak dira; hala eta guztiz ere, ezinbestekoak izaten jarraitzen dute gure eguneroko bizitzan. Haien balioa erakutsi duten behin eta berriz, eta, funtsean, aldaketarik gabe iraun dute hainbat hamarkadatan. Bestela esanda, eguneroko klasikoak dira”. Baina, zein objektu dira horiek: post-it-ak, goma elastikoak, bonbillak, matxardak, kremailerak, belkroa, bolalumak, lego piezak, lotura itsaskorrak, pospoloak. tetar-a brik-ak, kortxo-kentzekoak, te poltsatxoak, euritakoak, txongilak, kontserba-latak, mosketoietako, klipak,  arkatzak eta zoru-garbigailuak. Horiek guztiak mundu osoan dira ezagunak eta gure bizitza errezagoa egin dute, nahiz eta bere sortzaileak buelta bat baino gehiago eman behar gaur egun diren bezalakoak sortzeko. Baina, oduan ere benetako ekintzaileak direla erkutsi ziguten.

Agian interesgarriena da objektu horiek funtzionalak, iraunkorrak eta ezinbestekoak direla.

Orain Bilbon dagoen erakustetan, bereziki interesgarriak diren hurrengo lau alderdi hauek erakutsi nahi dute:

1. Berrikuntza: objektu horien asmakuntzaren historia liluragarria.

2. Ekoizpena: objektu horiek eskala handian fabrikatzea ahalbidetu duten baldintza teknikoak.

3. Bilakaera: haien garapen historikoa eta sortu dituzten modelo eta aldaera dibertsitate harrigarria.

4. Inspirazioa: haien estetika, oraindik ere artista eta diseinugilean lana akuilatzen jarraitzen baitu.

Erakusketan ikusiko duzunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, ikusi hurrengo bideoa:

Edo sartu hurrengo linkan eta 40 heroi ezkutuetan sakondu, ziur nago zerbait berri ikasiko duzula:

http://www.hidden-heroes.net/

bolisErakusketa hau, gainera, inspiratzailea izan daitekela uste dugu, batez ere, bultzada txiki bat behar dutenentzako (dugunentzako). Objektu horiek sortu zituzten ekintzaileak: behatzeko gaiatsuna martxan jarri zuten bere sormenak eta berritzaileak izan ziren (eta gaur egun diren) diseinu berriak ekiteko eta, aldi berean, inspiratzeko; eguneroko arazoei aurre egiteko ideia berriak sortu zituzten; behar “berriak” iruditu zituzten; jarrera kritiko bat garatu eta hartu zituzten; beraien ustez gizon eta emakumeentzako ona zena sortu zituzten (apustu haundia eginez); “zerbait” hobetu lortu zuten; laburbilduz, ekintzaile ausartak izan ziren, aukera desberdinak aprobetxatu zituztelako, bizitza hobe bat imajinatu zutelako eta gogor egin zutelako, batez ere, gure bizitza errezaga izateko eta beraien ideak aurrera eramateko. Ekintzaile guzti horiei gure eskerrak beroenak eman nahi dizkiegu, inspiratzaile oso onak izan direlako, beti aurrera joan direlako eta bere ametsak lortu dituztelako (ezina ekinez egina). Bere gogoekin, ilusioarekin eta ekiten gure ametsak lortu ahal ditugulako erakutsi digutelako.

Disfrutatu eta ausartak izan.

 

2 thoughts on “Aurrera egiteko Ekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude